ELAk Aita Menniko langileak grebara deitu ditu irailaren 19tik 23ra

0
522

Testua: ELA. Argazkia: MB artxiboa.

ELAk Arrasateko Aita Menni ospitaleko eta kanpoko zentroetako langileak grebara deitu ditu irailaren 19tik 23ra Hitzarmenaren negoziazioek blokeatuta jarraitzen du Aita Mennin. Buru osasunaz arduratzen da Aita Menni, eta langileak hiru urte baino daramatzate hitzarmena negoziatzen. Jada 33 greba egun eginak dituzte, oraingoz urrats nahikorik lortu gabe. Hori dela eta, berriro ere mobilizatzearen alde egin dute.

Izan ere, Aita Menni taldeak azken 5 urteetan 4 milioi euroko irabaziak izan ditu eta azken urtean 10 milioi euro gehiago inbertitu ditu obrak egiteko (guztira 30 milioi euro). Aita Menniren egoera finantzieroa ezinhobea da. Gainera, bertan eskaintzen den zerbitzuaren gehiengoa Foru Aldundiek, Eusko Jaularitzako Osasun Sailak eta Estatuko Barne Ministerioak finantziatzen dute.

Ekainean izan zen enpresarekin izandako azken negoziaketa bilera Gipuzkoako Lan Harremanen kontseiluan (enpresak berak eskatuta). Gure aldarrikapen nagusiak langileen erosahalmena bermatzea eta kontratazioak erregulatzeko neurriak lortzea
dira, besteak beste. Bilera horretan LHK-k berak adierazi zuen sindikatuaren aldarrikapenak guztiz arrazoizkoak direla. Langileen eskaerak are eta gehiago legitimizatu arren, enpresak betiko posizio inmobilistarekin jarraitzen du eta ez du negoziatu nahi: euren interes ekonomikoak lehenetsi nahi ditu, langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatearen aurretik. Hori guztia administrazio publikoaren babesarekin.

ELAk onartezintzat jotzen du osasun mentalaren esparruan langileak bizitzen ari diren egoera. Gipuzkoako osasun mentalaren sarearen %85 enpresa pribatuen esku dago eta langileen gehiengoak Aita Mennirentzat egiten dute lan.

Pandemiaren ostean eta osasun mentalaren zerbitzua gero eta beharrezkoa den honetan, langile horien egoera gero eta prekarioagoa da: enpresaren zuzendaritzak unilateralki erabaki du langileen inzidentzien ondorioz sortutako postuak ez betetzea, profesionalak falta dira (erizainak, erizain laguntzaileak, osasun mentaleko profesionalak…) eta horrek lan kargak areagotzea dakar, langileen lan baldintzak Osakidetzako langileekin alderatuz oso azpitik daude.

ELAk Aita Menniko langile guztiei dei egiten die datorren asteko greba egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen