ELAk Aita Menniko hauteskundeak irabazi ditu, ordezkari gutxiagorekin

0
470

Ospitaleko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, ELAk “1979tik Enpresa Batzordeko %100eko ordezkaritza” lortua zuen azken hauteskundeetara arte. Zuzendaritzaren hitzetan, aldaketa hau langileen parte baten ELAren “politika zorrotz eta inmobilistarekiko” “neke eta errefusaren” ondorio da.

Argazkia: Aita Menni artxibokoa.

Aita Menniko Zuzendaritzak jakinarazi egin ditu bertako Enpresa Batzorderako hauteskunde sindikalen emaitzak:

  • Teknikariak eta administrariak: ELA (Eusko Langileen Alkartasuna) 2 eta SATSE (Sindicato de Enfermería) 2.
  • Espezialistak: ELA 7 eta SAE (Sindicato de Auxiliares de Enfermería) 6.

Halaber, Zuzendaritzak jakitera eman du ELAk 1979tik eta azken hauteskunde hautera arte, ordezkaritzaren %100 lortua zuela Enpresa Batzordean.

Zuzendaritzak azpimarratu nahi izan du “ELAk hegemonia galdu” duela eta ondorioz “hausnarketa-ziklo berri bat ireki dela alde guztientzat”.

Bere hitzetan, emaitzetako aldaketaren arrazoiak dira langileen parte bat ELAren “azken 4 urteetako politika zorrotz eta inmobilistarekiko” “neke eta errefusa”.

Zuzendaritzak adierazi duenez “enpresak oso positiboki” baloratzen du “langileek bi hautagaitza antolatzea”. ELA “sindikatu bertikaltzat” jo du, baina adierazi behar da horrelako sindikatuak bere baitan enpresarioak ere zituztela, ez zituztela huelgak egiten eta batez ere diktaduretan ezartzen zirela.

Zuzendaritzaren esanetan, langileen zati batek ez du ELA bozkatu sindikatu honek grebetan erabilitako “formekin ados ez dagoelako”. “Paziente eta erabiltzaileen eskubideen aurkako” grebak izan dira.

Azkenik, Zuzendaritzaren arabera, ELAk “informazioa desitxuratu” egin du Aita Menni “barruan eta komunikabideetan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen