ELA-k “arduragabekeriak” salatu ditu Aita Mennin

0
1495

ELAko ordezkariek gaur salatu dutenez, Aita Mennin Covid-19ak kutsatutako bost kutsatze berrien ondorioz, ospitalearen antolakuntzak aurreikuspen gutxi izan du langileei egoeraren berri emateko: “Langileek enpresaren komunikatua, atzo arratsaldeko 18.00etan jaso zuten. Goizetik, hedabide askotan zegoen albistea. Jendea oso urduri ibili zen guri deika. Kriston esforzua egiten, krisi honen hasieratik eta gainera hitzarmena berritzeko gatazka ireki batekin (2018tik hitzarmena berritu barik)”.

Bestalde, Aita Menniren komunikatuan maskarak beti erabili dituztela esaten bada ere, batzutan erabiltzen ez direla salatu dute: “Enpresak kasuak egon diren gunean maskarak erabiltzen dituztela dio komunikatuan. Hori ez da horrela. Atzo bertan, langile batek bidali zigun azkenengoz igo zela gune horretara, eta han zeuden 5 pertsonetatik batek ere ez zuen maskara erabiltzen. EPIen inguruan enpresakin hitz egiterakoan, beraiek distantzia sozial hori betetzen zutenez, ez zutela maskarilla erabiltzeko beharra esan ziguten”.

Bestalde adierazi dute orain “arduragabekeria hori erabiltzaileek eta senideek pairatzen dutela, ospitalea bisitentzat berriz itxita dagoelako. Eta langileok ere, arduragabekeria hori sarritan jasaten dugu. Aurreko asteko kotxekarabana ikusita, Covid19agatik etenaldia bukatu eta gero, ia 30 kotxek parte hartu zuten, eta enpresari bost axola”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen