Sindikatu honek jakitera eman du Garibaiko egoitzako adinekoen %80 inguru kutsaturik daudela. ELAk demanda jarriko die Gipuzkoako 3 egoitzari: Tolosa, Zumarraga eta Ordiziako egoitza banari.
Beheko testua: ELA.
Bihar, apirilak 14, ELAk Tolosako Lurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose egoitzetako langileen osasuna, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea babesteko hiru demanda erregistratuko ditu lan-arloko epaitegian.
Halaber, kautelazko neurriak eskatuko ditu “zuzendaritzak berehala eman diezazkien homologatutako norbera babesteko ekipamenduak langile guztiei, behar bezala erabil daitezen eta langile guztiei testak berehala egin dakizkien”.
“Langileen osasuna bermatzen ez den egun bakoitzeko”, zerbitzua kudeatzen duten enpresei isuna jartzeko ere eskatuko du ELAk eskarian. Gainera, Osakidetzaren esku-hartze urgentea eta integrala eskatzen du erresidentzietan, “baliabideak hedatuta, Covid-19ko kutsatzeen egoera kritikoa baita haietako batzuetan”.
Hiru demanda hauek “lehenak izango dira, baina aste honetan zehar langileen osasuna, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea babesteko beste herrialdeetako egoitzetara ere zabalduko dira demanda eskariak”.
Aipatutako eskaerez gain, “Zu eta Biok S.Coop, Gerozerlan eta Eulen Soziosanitario enpresa demandatuei, Lurreamendi, Argixao eta Sanjose egoitzako azpikontratei, hurrenez hurren, baina baita zentroen titularra den Aldundiari ere, gidetan eta protokoloetan zehazten diren eta betetzen ari ez diren beste gai batzuk betetzea eskatuko die sindikatuak: erabiltzaileak behar bezala sailkatzea, langileentzako prestakuntza ematea eta kontingentzia-plan bat egitea”.
Plan horretan, besteak beste, jardueraren jarraitutasun-planak jasoko dira, langileen lan-bajen igoeraren aurrean. “Azken kontu hau oso kezkagarria da; izan ere, hainbeste langile bajan daudenez positiboagatik edo sintomak dituztelako, lan-kargak eta presio emozionala jasanezinak dira”.
Gipuzkoako egoitza batzuetako egoera “dramatikotzat jo daiteke. Tolosako Lurreamendi, Ordiziako San Jose edo Arrasateko Iturbide egoitzetan, Covid-19ren erabiltzaile positiboak %80raino iritsi dira, eta kutsatuta edo bajan dauden langileak plantillaren heren bat dira”.
Aldundiaren datuen arabera, Gipuzkoako egoitzetan hildakoak 90 baino gehiago dira dagoeneko, eta Gipuzkoan COVID-19tik hildakoen %70 zahar egoitzetan eman dira.
Sindikatuak behin eta berriz eskatu arren, “egoitzetako langileek ez dute norbera babesteko ekipamendu osorik, eta erabiltzaile guztiei testak egiten zaizkien egoitzak salbuespena dira oraindik ere”.
Gogoratzekoa da Gipuzkoako egoitzetako langileek greba bertan behera utzi zutela 243 egun igaro ondoren. “Egun horietan, emakumezko langileen lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzeaz gain, egoitzak langile gehiagoz hornitzeko beharra azpimarratzen zen”.
Erresidentziako languileen egoera tamalgarria covid19 egoera honen aurretik dator. Datu hauek ikusita egoitzaren zuzendariari errespontsabilitateak eta azalpenak eskatzeko ordua iritsi dela dirudi. Gaurko egoerak erakusten duena urte eta urteko inkopetentziaren eta gestio txarraren fruitu garratza da. Zein da gestio nefastu hau zuzendu duen eta zuzendari hau nombratu duenen errespontsbilitatea? EAJ, PODEMOS ;BILDU PSOE.. non da zuen borondatea ( hauteskunde aurrean hain aipatua eta prometitua) udaletxeko trapu zikiñak: urte eta urteetako mamoneoak eta entxufismoak) ordua da justizia egiteko ordua ez?