Enpresako sindikatu nagusiak Zuzendaritzarekin biltzea eskatu du “jaitsieraren arrazoia jakiteko eta konponbide adostu bat eskatzeko”.
Argazkia: Google Maps.
ELA sindikatuak, Fagor Ederlan Tafallako Enpresa Batzordeko sindikatu nagusia, gai honen inguruko prentsa-oharra helarazi du.
Bertan gaitzesten ditu “enpresaren jokatzeko era eta planteamenduaren edukia”. %13ko jaitsiera aplikatu(ko) da maiatzari dagozkion nominetan, baita ondorengo nominetan ere. ELAk plantillaren osaketa azaldu du:
“500 kooperatibistak eta soldatapeko 230 langilek dihardute bertan, eta hauetatik %10 baino gutxiagok dute kontratu finkoa. 200 langile inguru ebentualak dira”.
ELAren hitzetan egoera hau “gehiegikeria bat da, eta ez dator bat Mondragon Korporazioak transmititu nahi duen filosofia kooperatibo sozialarekin”.
Sindikatuak jaitsiera hau testuinguru batean kokatu du, “Mondragon Korporazioak 2008tik aplikatzen ari den neurri erregresiboetan eta Eskubideen galeretan”.
ELAk zalantzan jarri du “balio juridikoa enpresako langile guztiei aplikatu zaielako, kooperatibista nahiz soldatapeko langile izan. Gainera, enpresak bere kabuz aplikatu du, aurretiko negoziazio barik”.
Sindikatuak azpimarratu duenez, “jakin badakigu enpresak une zailak bizi dituela, Euskal Herriko beste enpresa askok bezala. Horregatik ERTE bat adostu zen, ekoizpen arrazoiak zirela. Hala ere, enpresak erabaki hau hartu du ekoizpenaren eboluzioa eta krisiaren ondorioak zein izango diren ikusteari itxaron gabe”.
ELAk Zuzendaritzari bilera bat eskatu dio “enpresaren egoeraz hitz egiteko eta konponbide bat adostu ahal izateko, erabakia alde bakarrak hartzea ukatuz. Era berean, ez da bide juridikoa baztertzen, enpresak erabakia atzera bota dezan”.
Humanity where? Give me a break!