ELA: “Aita Mennik erabiltzaile eta langileen osasuna bermatzeko neurriak hartu gabe jarraitzen du”

0
689

Sindikatu honek salatu du Ospitaleak “oporretatik itzulitako langileei PCR frogak egin gabe jarraitzen duela”. Halaber, enpresari dei egin dio “kalitatea hobetuko duen hitzarmen duin bat sinatzera”.

Argazkia: Aita Menni artxibokoa.

ELAtik “iraila hasieratik legea betearazteko eskatu birritan enpresari, honek oporretatik itzulitako langileei PCR frogak egin gabe jarraitzen du, eta sektore soziosanitarioan enpresa guztiak behartuta daude”.

Sindikatuak gogora ekarri du abuztuan “pazienteak eta langileak kutsatu zirela ospitalean, eta batek daki birusa hedatuko ote den berriz ere”.

ELAtik “onartezina iruditzen zaigu, beste behin ere, enpresa honen arduragabekeria. Langileek segurtasun eta berme guztiekin lan egitea ezinbestekoa da”.

Testuinguru honetan, halaber, 2018tik negoziatzen ari den hitzarmena “berritzeari uko egiten dio enpresak eta lehendik zeuden arazo estrukturalak areagotuz doaz enpresaren jarrera dela eta”:

  • Sekulako pertsonal falta
  • Ez dira postuak kubritzen
  • Erabiltzaileen zaintza kalitatea gero eta eskasagoa da
  • Ordezkapenak egiten ari diren langileei opor egunak hartzea ukatzen diete
  • Etab.

Langileen egoera “egunetik egunera okerrera doa eta enpresa honek irabazi ekonomikoak handitzea besterik ez duela nahi baieztatzen digu behin eta berriz”.

Sindikatuak “urgentziaz, oporretatik etorritako langileei eta gainontzekoei PCR frogak egitea eskatzen dio enpresako zuzendaritzari, langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna lehenengo lerroan jarriz”.

Bestetik, “urteak daramatzagun negoziazioari heldu eta ospitale honetako langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetuko duen hitzarmen duin bat sinatzera deitzen dugu”.

Bide batez, iragarri du “Arrasateko herriaren eta ingurukoen osasunarentzat hain garrantzitsua den enpresa honetako arazoei irtenbidea eman arte mobilizazioekin jarraituko dugula”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen