‘El triángulo de las Bardenas’ liburua Arrasaten aurkeztuko da

0
374

Liburuaren egilea Santi Lorente tuterarra dugu, eta Kulturateko aurkezpenean arituko da, martxoaren 5ean, datorren asteartean.

Kartela: ‘Tatxo’ Talledok bidalita.

Lan hau zientzia fikzioaren eta nobela historiakoaren artean dago, eta Europako 1930-1940. hamarkadetan girotuta dago, besteak beste, 1936ko estatu kolpearen ondoriozko gerran.

Liburuaren idazlea Santi Lorente da (Tutera, 1963) arlo ugaritan aritutakoa: 80. hamarkadetan rock talde baten abeslaria, nekazaria, eskulangilea, sindikalista eta azken urteetan Udaleko langile.

Iritzi-artikulu ugari idatzi ditu hedabideentzat, literatura lehiaketetan parte hartu du, eta Tuterako Peña Andatu-koan aipamen berezia jaso zuen. ‘El triángulo de las Bardenas’ bere lehen eleberria da.

Arrasateko aurkezpena irekia izango da, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Kulturateko areto nagusian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen