‘Los relojes que sincronizaron nuestras vidas. El reloj de la Cerrajera’: Xabier Alvarez Yeregui izango da hizlaria. Azaroaren 4an, Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan, gazteleraz.
Xabier erlojuen maisu eta mekanikoen 5. belaunaldiko partaide da. Jatorria Betelun dute, eta aditu hau Zarautzen bizi da eta erloju zaharrak konpontzen ditu. “Zerrajerako erlojua begiratu zuen gurekin duela hilabete batzuk. Arrasateko On Calisto Yeregui medikuaren familiakoa da”.
Arrasate Zientzia Elkarteak IX. Arrasateko Iragana Astintzen hitzaldi zikloa antolatu du hilabete hontan. Miguel de Aranburu Fundazioak parte hartze garrantzitsua du.
“Pandemia ostean, ausartu gara 9. edizioa aurrera eramatera” adierazi du Xabier Bengoak. “Iaz genion 9.a egitea zaila izango zela baina lortu dugu”.