Argazkia: MB artxiboa.
El Niño-ren bigarren sariaren zati bat Musakolako Eroskin saldu da. Makinak emandako dezimo bakarra izan da saria eskuratu duena. Bigarren saria Gipuzkoako beste herri batzuetan ere saldu da, hala nola, Donostian, Irunen eta Azkoitian. Lehenengo saria Errioxan saldu den 41.665 zenbakiarentzat izan da.