Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena urtarrilaren 14an, asteartea, izango da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan arratsaldeko 18:30ean.
Argazkiak: ferminmusic eta txalaparta.
Ahoztar Zelaieta idazleak ‘El Narco-Oasis Vasco’ liburua aurkeztuko du Kulturateko Jokin Zaitegi gelan urtarrilaren 14an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean. Idazleak Italiako mafiarekin harremanak dituen bilbotar baten istorioa abiapuntu hartuta, liburu honetan Euskal Herriko narkotrafikoko mafiaburu, narko-agente eta poliziaren konfidenteei buruz hitz egiten du, baita ere, jarduten diren inpunitate politiko eta judizialari buruz.
Ahoztar Zelaieta (Bilbo, 1972) kazetaria, idazlea eta kriminologo euskalduna da, eta politika eta ustelkeria gaien inguruan idatzi ditu bere lan nagusiak. Egin egunkariko ikerketa taldean ibilia, ondoren Ardi Beltza eta Kale Gorria aldizkariekin kolaboratu du.

Estaría bien saber si la presentación va a ser en castellano o en euskera.
¿Es en castellano o en euskera?
Arratsalde on, euskaraz izango da, antolakuntzatik orain gutxi erantzun digute, ondo izan