El Drogas, Nhil, Wood Strings,… arituko dira Aretxabaletako Jaixetan

0
618

Baita Itziar Yague, Yogurinha Borova,… ere eta denera 60 ekitaldi baino gehiago izango dira gozagai, abuztuaren 13tik 17ra.

Argazkia: Naiz-7K.

Gainera, Jaietan ligatzea? Bai, baina beti errespetuarekin goiburuarekin, Aretxabaletako Udalak kanpaina bat abiatuko du, eraso sexistak prebenitzeko. Hala, Puntu Morea ipiniko da abuztuaren 14an Mitarte kalean 19:00etatik 24:00etara. Hona hemen egitaraua:

Abuztuak 13, zapatua:

11:00 Auzolana, eta ondoren, kamiseta banaketa
14:30 Herri bazkaria: zuk in, zuk jan
18:00 Txosnen irekiera eta bikote jolasak
18:15 Musika emanaldia: Peio eta Irene, Araitz
19:30 Pregoia eta Batukada aldarrikatzailea
22:00 Kontzertuak: Txerrikumeak, Neallta fola, Jasan, Gora etorri

Abuztuak 14, domeka:

12:30 Trikipoteoa
14:30 Gazte bazkaria. Ostean, Bingo musikatua
16:00 JAI KANPAIAK, Andramariei hasiera emateko.
16:00 XLI. MUS TXAPELKETA Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira irabazleen artean. Izena ematea: 20 € (15:30-15:55).
16:00 UR PUZGARRIAK, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.
19:00 Herriko jaiei hasiera ofiziala emateko, IKURRINARI AGURRA egingo zaio udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta. Jarraian, PREGOIA eta TXUPINAZOA botako da. Bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna.
Jarraian BIHOTZA KONPARTSAren ERRALDOIAK.
20:00 Ekitaldia txosnetan. Ostean, poteo dinamikoa.
20:00 SALBEA, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
22:00 DJ-MIKELTXI, Herriko plazan.
22:00 Kontzertuak: Iluminatizz, Virgin Mari Dj Set, The Big Mac, Gusilu & Joe Pieman & BRGS.
23:00 PSYCHO CLOWN, kale ikuskizuna

Abuztuak 15, astelehena:

10:00 DIANA, herriko txistularien eskutik.
11:00 PILOTA PARTIDAK, herriko pilotari gazteen eskutik. Iturrigorri frontoian.
11:00 Udalbatzarekin batera, Milagroko Bandaren BISITA zaharren egoitzara.
11:45 ELIZBIRA.
12:00 MEZA NAGUSIA Andra Mari elizan. Udalbatza bertan izango da, eta, elizkizunaren ostean, txistulariek joko duten “Alkate soinuaz” lagunduta aterako dira elizatik.
12:30 “DISKOPUNTX” HAUR IKUSKIZUNA, Herriko plazan, Txaloka Teatroren eskutik.
13:00 Umiendako jolasak
13:30 MILAGROKO MUSIKA BANDAREN EMANALDIA. Durana kalean.
18:00 Mahai-ingurua
18:30 “Los Rebeldes del Swing” KALE ANIMAZIOA
19:30 Kontzertua: Nhil
21:00 Kantzontzilo, kulero eta tanga tailerra
22:30 EL DROGAS taldearen emanaldia, Herriko plazan.
23:00 SUZKO ERRUBERAK.
23:00 Kontzertuak: Oihu, Erroka, Sound System.
eta bukatzeko Gantzontzilo, kulero eta tanga lasterketa. Zunba eta argazki erraldoia.

Abuztuak 16, martitzena:

10:00 LEINTZ BAILARAKO 82. TXIRRINDULARI LASTERKETA. 23 urtetik beherako eliteko txirrindularien lasterketa.
11:00 HERRI KIROLAK haurrentzat, Herriko plazan
11:30 Alkate txikiak eta alkateorde txikiak PREGOIA irakurriko dute Udaletxeko balkoian. Ondoren, japoniar bonben jaurtiketa.
Ondoren Haurren eskutik BURUHANDIAK, Herriko plazan.
13:00 Potxin eta Patxin PAILAZOAK Herriko plazan.
14:30 Elkartasun bazkaria. Ostean, kantaldia UPEIDE taldearekin.
16:30 HAUR PARKEA: Quad pista, Santa Fe trena, zezen mekanikoa eta puzgarriak. Herriko plazan.
17:00 HAURRENTZAKO BOLO TXAPELKETA. Bolatokian.
Jubenilak (14-18 urte):
• 1. saria: 20 € + garaikurra
• 2. saria: 10 € + kamiseta
• 3. saria: 5 €
Infantilak (14 urte arte):
• 1. saria: 10 € + garaikurra
• 2. saria: 5 € + kamiseta
• 3. saria: 2 €
17:30 Profesionalen arteko PILOTA PARTIDAK Iturrigorri frontoian. Prezioa: 15 €
18:00 Orain(dik) ikuskizuna.
18:30 Kepa Errastiren bakarrizketa.
18:30 TXOROTXARANGA, haurrentzako kale ikuskizuna, Kiliklon taldearekin.
19:30 BOLO TXAPELKETA. Bolatokian. Izen-ematea: 10 euro
Lehen saria: urdaiazpikoa + 70 €.
Bigarren saria: urdaiazpiko-paleta + 50 €.
Hirugarren saria: 30 €
Laugarren saria: 10 €
20:00 Alkate txikiaren eta alkateorde txikiaren AGURRA eta oparien ZOZKETA
22:00 Blues Kontzertua ITZIAR YAGÜE SEXTET-en eskutik. Herriko plazan.
22:30 RAP KONTZERTUA: BIRI
23:00 Kontzertuak: Merina gris, Yogurina Borova. Ondoren, pintxada kolektiboa

Abuztuak 17, eguaztena:

11:00 DIANA, herriko txistularien eskutik.
11:30 Animaliekin jolasak, Arno ganadutegiaren eskutik. Durana kalean.
Ondoren SOKAMUTURRA. Durana kalean. (Debekatuta dago 16 urtetik beherakoek sokamuturrean parte hartzea. Adin horretako lagunen bati ezbeharren bat gertatuz gero, Udalak ez luke erantzukizunik bere gain hartuko).
12:30 BIDE BATEZ taldearekin dantzaldia, Herriko plazan.
14:30 HERRI BAZKARIA: Paella doan, Herriko plazan. Paella bukatu arte banatuko da, baina norberak ekarri beharko ditu ogia eta edaria.
15:30 UR JOLASAK, Herriko plazan.
Ondoren Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko plazan.
17:30 ANIMALIEKIN JOLASAK. Durana kalean.
Ondoren SOKAMUTURRA. Durana kalean. (Debekatuta dago 16 urtetik beherakoek sokamuturrean parte hartzea. Adin horretako lagunen bati ezbeharren bat gertatuz gero, Udalak ez luke erantzukizunik bere gain hartuko).
18:00 Musika emanaldia: J Martin
19:30 Egunean zehar herria gehien animatu duten kuadrillen artean SARI BANAKETA egingo da Herriko plazan. 16 urtetik gorakoak:
Lehen saria 300 €
Bigarren saria 180 €
Hirugarren saria 120 €
Laugarren saria 60 €
16 urtetik beherakoak:
Lehen saria 100 €
Bigarren saria 70 €
Hirugarren saria 60 €
Laugarren saria 50 €
19:45 “ROCKALEAN” taldea, kaleetan zehar.
23:00 “Wilson & Wilsonetis” taldea (Fito & Fitipaldis tribute band), Herriko plazan.
23:00 Kontzertuak: Wood Strings, Hudaltzaingoak, Muxutruk erromeria
Ostean, jaien amaierako gala + DJ-a.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen