‘El Bille’-k kontzertua eskaini du gaur Ostantz tabernan eta bertaraino arrasatear ugari hurbildu dira musikaz eta giroaz gozatzeko asmoarekin. Kontzertuan ez dira falta izan bere abesti ospetsuenak eta ezta ere bertsio ugari. Bi urtez eszenatokira igo gabe egon da eta beste artista askok bezala pandemiaren ondorioz ezin izan du bere publikoaren aurrean jo.
Abeslariak berak aitortu digunez, “eszenatokira berriro igotzeko proposamena energia txute bat bezalakoa izan da, ez bainaiz osasuntsu egon denbora honetan.” Iker Alonso gitarra-jotzaile banaezinarekin batera emango duen kontzertuan 25 abesti eskainiko dituzte, horietatik 15 abesti propioak. “Oraindik inork entzun ez dituen 5 kantu berri aurkeztuko ditugu. Los Chichos, Pitingo, El Bicho eta abarretako abestiak ere egingo ditugu.” ‘El Bille ‘k bere estiloari, flamenkoari, eutsiko dio.
Azken kontzertua 2019ko abuztuan eman zuen, Udala auzoko jaietan. “Maiatzaren 22an Elgoibarko ezkontza batean aritu ginen. Baina kanta bat besterik ez zen izan elizan sartzeko.” Pandemia garaian, beste artista batzuek bezala, bere etxetik ere abestu zuen auzokideen entzierroa girotzeko.