‘El aroma del cuscus’ eta ‘Bizitzako laborategian’ ipuin kontaketak gaur

0
222

Ipuin zaleek plan ederra dute gaurko egunerako. Izan ere, gaur arratsaldean (arratsaldeko 16:00etatik aurrera, hain zuzen ere) Kamel Zouaoui ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izango dute nahi duten guztiek, ‘El aroma del cuscús’ ipuina kontatzeaz arduratuko baita. Gaztelaniaz izango da, 15 minutu inguruko iraupena izango du eta helduei zuzenduta dago. Saioa liburutegiko atari elektronikoaren bidez egin daiteke, adierazitako ordutik aurrera.

Bestalde, Ana Galarraga kazetariak ‘Bizitzaren laborategia’ izena duen ipuin kontaketa egingo du online Udaberriko OstegunERO ekimenaren barnean. Saio hau umeentzat dago zuzendua (4 urtetik gorakoentzat) eta zientzia esperimentuekin kontu bitxiak ikasteko asmoarekin egina dagoen saioa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen