Etxaluze-Maala arteko etorbidea egokitzeko, enpresek euren proposamenak aurkeztu ahal dizkiote jada Udalari. ‘Ekobulebarraren’ zati honen obrak egiteagatik enpresa batek 2.472.157,35 € jaso ahalko ditu.
Enpresek euren proposamenak aurkeztu ahal dizkiote Udalari uztailaren 13ra arte (13a barne). Ondoren, Udala proposamen guztiak aztertzekoa da, eta ostean obrak esleituko dizkio enpresari bati.
Enpresa horrek ‘ekobulebarraren’ lehen zatia egiteko gehienez 18 hilabete izango ditu, eta lanak osotzeagatik 2.043.105,25 € jaso ahalko ditu Udaletik (2.472.157,35 € BEZ barne).
Udalak ere obra hauen zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasuneko koordinazioaren lizitazioa ireki du. Gai horietaz arduratuko den enpresak 57.500 € jasoko ditu Udaletik (69.575 € BEZ barne).
Udalak gaur berretsi duenez, ‘ekobulebarreko’ lehen obra hauek, “printzipioz lan hauek egingo dira:
- Maiatzak 1 – Maala bidegorri zatia
- Garibaiko bus geralekuen itxura berritu
- Bizikletentzako eta motorrentzako aparkalekuak
- Taxien gunea berritu
- Biteri-Maala zatia soilik oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitu
- Grupo San Juaneko Alfonso X plaza peatonalizatu
- San Bixente Ferrer kalean (erreka ondoan) peatonalizazioa eta egonlekua egin
- Biteriren estatua Biteriko berdegune batera eraman
Alfonso X plazari zehazki dagokionean, Udaletik gaur adierazi dutenez, bertako lanak “bertako bizilagunekin aztertu beharko dira, beti ere Arrasatear guztien onuararako badira”:
“Nagusientzako irrisgarritasuna, emakumeen ikuspuntua eta umeentzako segurtasuna bermatuz. Hau da, pertsona erdigunean jarriaz”.
Erlazionatutako albistea:
‘Ekobulebarreko’ obrak “datorren urtean hasi asmo” ditu Udal-gobernuak
2020ko ekainaren 7an argitaratutako albistea