Lanak hasteko 100.000 € inguruko partida onartua zuen aurtengo urte hasieran. Oposizioak adierazi duenez, egitasmo osoa egiteak 2’2 milioi € baino gehiagoko kostua izango luke.
Etxaluze eta Maala artean ‘Ekobulebar’ bat egiteko proiektuak aurrera jarraituko du, Udal-gobernuak oraintsu iragarri duenez.
Egitasmoaren idazketa teknikoa eginda dago, eta aurtengo urtearen hasieran Udalak obrei ekiteko diru partida bat onartua zuen, 100.000 € ingurukoa.
Oposizioak jakitera eman duenez, proiektu hau osorik egiteak 2’2 milioi € baino gehiagoko kostua izango luke.
Udal-gobernuak oraintsu prentsaurreko bidez iragarri duenez “asmo dugu datorren urtean obren adjudikazioa egitea eta obrak egiten hastea”.
Alkateak adierazi duenez “Arrasatek eraldaketa ekologikoa egin behar du, eta horretan lanean gabiltza”. Azpimarratu du ‘ekobulebarrak’ Arrasateko bidegorri sarea handituko duela.
Egitasmo honen testuinguruan, Udala tramitatzen hasi da Grupo San Juaneko sarrerako arkua eta terraza eraistea. Erabaki horrek ika-mika piztu du alde batzuen artean.
Ekobulebarra aurretik, ekopentsamendua landu eta sustatu dezagun/dezaten, eta arrasatearron eguneroko ohiturak poliki poliki aldatu ditzagun eredu sostengarriago batera heltzeko. Ikaragarria da auzoetatik kalera joateko zenbat herritarrek kotxea ibilten duten.
Arrazoi osoa. Arrasate osoa kotxez beterik dago, eta ez aparkatuak bereziki. Lotsagarria da zenbat jendek ilara bikoitzetan aparkatzen duen.
“Eko”bulebarra? Norentzat? Beste auzo batzuek honi esker jasango duten kutsadura, trafikoari eta segurtasun ezari ze irtenbide daukate gure udaletxeko jaun/andere txit gorenek?
Ekobulebarrak 100daka zuhaitz bota ditu San Andresen. Beharrezkoa ez zenean. Izugarria da errealitatea makilatzeko makinaria hau
Natura gehixau eta gehixau suntsitu, Eh bai baiña gero Ekobulebar bat sortuko gau lau zuhaitzekin guay geldi dadin. Gora PNVren Ekologia!!!!
Proiektu hau diseinatu duenak Arrasate eta arrasatearrak gorroto dituela dirudi. Guztion diruakin obra inutil bezain garestiak egitea…ze interes izan dezake arrasateko hainbat txoko zapuztu eta kakabulebar ondoko auzoak trafiko eta kutsaduraz suntsitzeko?
Aurreko baten hirigintzako zinegotziari irakurri nion ez dela kikiltzeko momentua, haren hitzetan: “Arrasatearrok sarritan demostratu dugu garai zailei aurre egiteko daukagun gaitasuna, eta, zalantzarik ez, oraingoan ere egingo dugula. Aurrera, ba. Aurrera bolie!” Kontua da aurrera nola egiten den, alegia, apisonadorek egiten duten legez egiten dugun aurrera edo herriaren iritzia kontutan edukita egiten dugun. Interes publikoa defendatzea ondo dago baina beti ere herritarrekin (interes pribatua) kontatuz! San Balerioko bizilagunei eta Grupo San Juanekoei galdetu zein da Udal Gobernu honen jarduteko modua. Porlanokrazia honetan, kikiltzeko momentua ez baina bai akojonatzekoa.
Tipo hori Arrasaten bizi da? Ez da ba kasualitatez kanpotarra izango… Nik antz handia hartzen dotzat Donald Trump-en “Build the wall” diskurtsoari. Mexikoko harresia izan beharrean, Kakabulebarra…!
Hemendik asko ibiltzen zan komentatzen eta iraiñak itxen bere laguntxo Mary Lannisterren gestiñuakin ados ez gauzenei. Pankartak kentzia justiziero moduan be asko gustatzen jako.
PNVek atez atekoakin kaka galanta eman zuen… Honekin ere kaka galanta ematen ari dira auzoetako bizilagunei entzungor eta beraien nahiak inposatzeko inongo eskrupulorik gabe. Hona hemen kakabulebarra. Kaka edononnahi….Kakaztuak daudelako izango da?