‘Ekobulebarra’ egiteko lan topografikoak egiten hasi dira

2
1068

Lan topografikoak martxan daude aurreko astetik. Egitasmoaren lehenengo zatia egiteko Udalak 1’7 milioi euro erabiliko ditu (BEZ barik). Obrak “urtarrilean” hastekoak dira.

‘Ekobulebarra’ egiteko, Udalak 6 enpresaren proposamen teknikoak jaso ditu, eta proposamenak aztertu ondoren, erabaki du Construcciones Moyua enpresari esleitzea obrak.

Lanak egitearen truke, Udalak 1.729.079,97 € ordainduko dizkio Donostiako enpresari (2.092.186,76 € BEZ barne). Enpresak 18 hilabete ditu obrak egin eta amaitzeko.

Alkateak oraintsu iragarri du obrak “urtarrilean hasiko direla”. Obrak hasi aurretik, lan topografikoak egin behar dira eta horretan dihardute aurreko astetik.

2 IRUZKIN

  1. Egin dezatela ekobulebarra Batzokian eta beraien diruarekin! Bidera dezatela diru hori herrira, gehien behar duten herritarrentzat, eta ez PNVren enpresa kuttunetara.
    Egundoko astakeria iruditzen zait gaur egungo egoerarekin udaletxeak horrelako obra faraonikoak ez paralizatzea.
    Donostian metroa, Euskal Herrian AHT-a eta Arrasaten “Eko”Bulebarra.
    Zuen herri ereduak zuloak besterik ez ditu sortzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen