‘Ekobulebar’ko obrak Garibain “etzi” hasiko dira, San Joan parean

5
1408

Obrak ere San Vicente Ferrer kaleko erreka ondoan hasiko dira, Moyua Construcciones enpresatik gaur iragarri digutenez.

Bi obra horiek egiteko, gaur itxiturak jartzen hasi dira. Garibaiko obrei dagokienez, oraingoz Biteri plazaren eta Maalako biribilaren arteko zatian egingo dira.

Helburua da Garibaiko zati hori oinezkoentzat eta bizikletentzat izatea. Ondorioz, motordun trafikoak ezingo du bertatik igaro. Obrak “etzi” hastekoak dira.

San Bixente Ferrer kalean ere obrak laster hasiko dituzte, hain zuzen, kale honetako erreka ondoko zatian. Helburua da zati hau peatonalizatzea eta erreka ondoan egonleku bat jartzea.

Gaur egun ‘Ekobulebar’ko obrak jada martxan daude Villa Amparo inguruan eta Nafarroa hiribidean (Roneoko etxeen atzealdean).

5 IRUZKIN

  1. Zelako presa derrepente…! Arrasatearren artean debatea zabaltzeko beldurra dutela dirudi.
    Villa Amparon ez zuten ba ur parkea egin behar ala? Komentatzen da bai kalean usai txarra eta azpijokoa dariola guzti honi..

    • Fanatismoa, batzuen aldekoa ala besteen kontrakoa, ez da batere ona. Erantzun patetikoa benetan zurea, zorionak… Arrasatearron partehartzea ez duzu gustuko? Proposamen ezberdinak plazaratzeari inposaketa deitzen diozu? PNVko nominan ez zara egongo kasualitatez, ez?

  2. Herri osoa hankaz gora dago! Leku guztietatik obrak amaitu gabe eta berriak hasten etengabe…
    Gaiñera espaloi asko moztuta pandemia egoera baten! Virus honi aurre egiteko ze neurri hartu dira? Nik dakidala oso gutxi eta beti berandu… Kokoteraiño naukazue! Ekobulebar? PorlanCity!

  3. Ecobulebarraren obrak iraun bitartean Salduspen egongo da bus geltokia 16 hilabetez. Gero nun dauka aurreikusita Ecobulebarreko proiektuak bus geltokia jartzea?
    Maider, ez da zuzena Bilduren proposamena inposaketa dela esatea. Bildu oposizioan dago eta gobernuak mayoria absolutua dauka. Esan ez zaizula Bilduren proposamena gustatzen, baina inposatzen dena hemen asko jota Ecobulebarra izango da. Hala ere niri inposaketa baino PNVren gobernuaren erabakia dela esangu nuke, horregatik dago eta agintean.

Utzi erantzuna Bizilaguna(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen