Ekitaldiz beteriko hilabetea antolatu dute Arizmendiarrietaren heriotzaren 45. urteurrena gogoratzeko

0
438

Testua: Arizmendiarrieta Fundazioa. Argazkia: MB artxibo.

José María Arizmendiarrieta jaunaren heriotzaren 45. urteurrena dela eta, jakina denez, Arrasateko Esperientzia Kobperatiboaren bultzatzailea, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak jarduera-programa anitza diseinatu du,  ‘Arizmendiarrietaren Hilabetea’. Hona hemen aurreikusitako jarduerak:

– 2011ko ekainaren 2an, UNESCO Etxearekin hitzarmena sinatu zen, NBEren 2030 helburuen testuinguruan enpresa-eredu inklusibo parte-hartzailea hedatzeko. Azaroaren 2an  Deustuko Unibertsitatearekin akordio bat sinatu zuen, lankidetza publiko-pribatuko eta munduko enpresa-eredu berrietako jardunbide egokien gaineko doktore-tesia egiteko.

Azaroaren 15ean, astelehena, 18:00etan, Donostiako Erlijio Zientzien Institutuan, Arizmendiarrietako Esperientziatik Frantziskoko Ekonomiara zikloko enpresa-eredu inklusibo parte-hartzaileari buruzko saioa. Bertan, Alboan-ek, kontzeptu-esparru gisa, Enpresa Hiritarrari buruz egindako lana azalduko du.

–  Azaroaren 23an, asteartea, Egibide-Molinuevoko egoitzan (San Ignacio kalea 6, Gasteiz), Arabako Caritasekin batera antolatutako mahai-ingurua: zer ematen digun Arizmendiarrietak gaur egun enpresak eta gizarteak dituzten arazoei buruz. Tomas Arrieta  Lan Harremanen Kontseiluko lehendakariak, Pilar García de Salazar AFAko Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ignacio Eguizabale Egibide enpresako zuzendari nagusiak eta Aner Garmendia enpresariak parte hartuko dute.

– Azaroaren 28an, igandea, . Jose Maria Arizmendiarrieta betiko atsedenerako eskainitako mezak:  Bilbon (Santiago Katedrala, 12:00etan), Donostian (Artzain Ona, 18:00etan) eta Gasteizen (San Migel Parrokia, 19:30ean),  Markinan (Andra Mari Parrokia, 11:00etan), Arrasaten (San Joan Bataiatzailearen Parrokia, 12:00etan) eta Iruñean (Salbatore parrokia).

–  Astelehenean, azaroak 29, 19: 30ean, Deustuko Unibertsitateko CRAIn, Bilbon, Arizmendiarrieta Saria emango zaio Alcorta Forging enpresari. Bertan izango dira Ainara Basurko BFAko Ekonomia Sustatzeko diputatua, Josu Sanchez Elkargiko presidentea, Joseba Segura Bilboko Gotzaina eta Juan Manuel Sinde  Arizmendiarrieta Fundazioko presidentea. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok saria emango du.


7. Ostegunean, abenduak 2, 19:00etan, Arrupe Etxean (Andia kalea 3, Donostia), Gipuzkoako Caritasekin batera antolatutako mahai-ingurua: nola antolatzen da enpresa ekimen bat gizarte solidario bat sustatzeko eta Arizmendiarrietaren figuratik abiatuta?.  Parte hartuko dute Jose Miguel Ayerza Adegiko gerenteak, Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendariak, Jesús Mari Herrasti Mondragon Nazioarteko presidente ohiak eta José Emilio Lafuente Arizmendiarrieta Fundazioko lehendakariordeak.

Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa 2016an eratu zen, besteak beste, Lankidetza Ekonomia baten esparruan enpresa-eredu inklusibo parte-hartzailea sustatzeko misioarekin, Arizmendiarrietak enpresa eraldatzeko duen helburuari laguntzeko, gizartea eraldatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen