Argazkia eta kartela: ANAKON (Arrasateko Nagusien Kontseilua).
Musakolako jaien barruan eta San Isidro egunean, hau da, datorren asteazkenean, besteak beste, ondoko ekitaldiak egingo dira auzoan:
Goizeko 11:30ean Musakolako Pertsona Nagusien Eguneko Zentrotik irteera egingo dute bertako lagunek.
“Arrasateko ikasleekin, ANAKONekin, senideekin eta zentroko langileekin batera” egingo dute irteera.
San Isidro eliza bisitatuko dute, eta ondoren Arrasateko alkatearekin eta Gizarte Ongizateko zinegotziarekin izango dira.
Ekitaldi honetan eguneko zentroko erabiltzaileei eta langileei omenaldia egingo zaie.
Gero adineko pertsonendako musika-ekitaldia ospatuko da eta ostean luncha.
Eguerdiko 13:30ean irteerari amaiera emango zaio, Musakolako Pertsona Nagusien Eguneko Zentrora itzuliz.





