Abenduaren 2an, ostirala, Euskaraldiaren amaiera ekitaldia egingo dute Seber Altube plazan (Biterin euria eginez gero).
Arratsaldeko 17:30etik aurrera haurrentzako jolasak izango dira eta amaieran Euskaraldiaren koreografia egingo da. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Besteak beste, txapa topa egingo da eta taldeko argazkia egingo da. Azkenik, 19:15ean, kalejira egingo dute DJ Goikorekin batera.
