Ekiolaren Batzar Orokorra JAMEn egingo da

0
586

Testua: Leintz Bailarako Ekiola. Argazkia: MB artxiboa.

Bihar, ekainak 21, Leintz Bailarako Ekiolaren Batzar Orokorra egingo dugu Arrasateko JAMEko Areto Nagusian (Juan Arzamendi Musika Eskola), arratsaldeko 18:30etan.2022ko ekitaldiaren kudeatzaileak (KREAN) eta Errektore Kontseiluko kide batzuk bideratuko dute Batzarra.

Batzarraren nondik-norakoak:

  • 2022ko Gestio Txostena eta urteko kontuak aztertu eta onartu.
  • 2022 ekitaldiko emaitzen aplikazioa eta kooperatibari dagokion Ekonomi Erregimeneko Estatutu Xedapenak onartu.
  • Errektore Kontseilu berriak 2023ko lehen sei hilabetekoaren deskargu informatiboa aurkeztu.
  • Galde-erantzunentzat tartea (zalantzak argitu).

Hasiera batean, Amaia Antzokian egin behar genuen Batzar Orokorra, baina joan den igandean Arrasaten erori zen ekaitzaren ondorioz, Amaia Antzokiak kalte larriak jasan zituen. Ahaleginak egin diren arren, gaur egun duen egoerak ez du uzten biharko Batzarra bertan egiten.

Larrialdi irtenbide gisa, Juan Arzamendi Musika Eskolaren Areto Nagusira eramatea erabaki dugu, ordu eta gai-zerrenda berean.
Zoritxarrez, JAMEk Amaia Antzokiak baino edukiera askoz mugatuagoa du, eta horrek Batzarrerako sarrera bazkideei bakarrik mugatzera behartzen gaitu.

Hurrengo egunetan beste ekitaldi bat antolatuko dugu, informazioa nahi duen ez bazkideentzat. Laster zehaztuko dugu. Sentitzen dugu ustekabeko gertaera honek eragindako eragozpenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen