Ekiolak web berria abiatu du, bazkide egitea ahalbidetzen duena

0
378

Leintz Bailarako Ekiolak prest dauka webgune berria: leintzbailara.ekiola.eus . Euskaraz eta gazteleraz dago “energia berriztagarrien komunitatearen gaineko informazio osatua eskaintzen du (ekimenaren abantailak, zer den, zertarako, ohiko galderak, bazkide kontsumitzailearen baldintza orokorrak, albisteak, …), bai eta bazkide egiteko prozesua ahalbidetzen duen atala ere”.

Webgune berrian erabiltzaileak online bidezko prozesu erraza jarraituz egin ahal dira ekimeneko bazkide.

Hasteko, “bazkide egin nahi dut” deritzon botoian sakatu eta formularioa bete beharko dute. Formularioan datu pertsonalak, hala nola, izen-abizenak, helbide fisikoa, helbide elektronikoa, NAN zenbakia, … txertatu beharko ditu interesatuak, baita kontsumoari loturiko datuak ere.

Formulario hori beteta, email bat jasoko du eskaria egin duenak, kontratuekin, bazkide izateko egin beharreko hasierako ekarpen ekonomikoaren zifrarekin eta transferentzia egin beharreko kontu korronte zenbakiarekin.

Informazio hori irakurri eta aztertu ondoren, eta proposamenarekin ados egonik, transferentzia egin beharko da dagokion kontura. Hurrengo errektore kontseiluak onartuko du bazkidetza berria.

Leintz Bailarako Ekiolak azaldu du “irabazi asmorik bako kooperatiba bat dela, instalazio fotovoltaiko baten bitartez energia berriztagarria sortzera bideratua”.

“Energia-komunitateak herritarrek trantsizio energetikora batzeko duten aukeratako bat dira, tokiko energia berriztagarria, ahalik eta inpaktu txikienarekin sortutakoa sortzera bideratuak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen