Ekaineko Batzar Orokorrean hitzeman bezala, prozesua abiatu du “Leintz Bailarako Ekiola (LBEkiola) Kooperatibaren bilakaera egungo kontsumitzeko eratik Autokontsumo aldera”. Saio informatiboa asteazken honetan, urriaren 7an egingo da Etxaluzen.
Argazkia: Ekiolaren artxibokoa.
Prozesu honek kooperatibaren gizarte-estatutuak “berriz eguneratu eta egokitzera behartzen gaitu”.
Testuinguru honetan “bazkidegoa jakinean izateko eta parte hartzea sustatzeko”, LBEkiolako Errektore Kontseiluak urriaren 7ko saiora dei egiten du.
Arratsaldeko 18:00etan izango da Etxaluze eraikinean, Axeri eta Solozar aretoetan. Orain arte “landutako eta baita sinatutako kontratuen aldaketa proposamenak azaldu eta justifikatuko dira. Ondoren aztertutakoa e-mailez idatzia jasoko duzu”.
Bilera honen ostean, “15 eguneko epea izango duzu proposamen horien gainean zure iritziak, zuzenketak eta ordezko proposamenak Errektore Kontseiluari bidaltzeko”.
Errektore Kontseiluak “iradokizun horiek bereganatu edo ordezko aukera bezala aurkeztuko” ditu urriaren 27rako deituko den ez ohiko Batzar Orokorrean.
Saio informatibora itzuliz, gai hauek jorratuko dira:
Autokontsumoaren modalitatera aldatzea:
- Sistema berriaren eta funtzionamenduaren azalpena
- Aldizkako kuoten bidezko finantzaketa-sistema
Lege-egokitzapenak:
- Estatutu sozialak
- Baldintza orokorrak
- Baldintza partikularrak eta sinatzeko prozesua
- Beste kontratu batzuk
Lan teknikoak
Galde-eskeak




