Ekiola Ointxe!k Lauko Finala irabazi du eta Euskal Ligara igo da

0
441

Unai Ibarra eta Fran Fernandez entrenatzaileen ekipoa nagusitu egin da gaurko finalean ere (79 eta 52). Iturripeko giroak horretan lagundu du.

Ekiola Ointxe! kadete mailako taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazia zuen 1. mailan, eta horregatik Final Fourrerako txartela lortua zuen.

Lauko Finala Arrasaten jokatu egin da, hau da, Euskal Ligako A-1 mailarako igoera fasea, asteburu honetan Iturripen.

Ointxek finalerdia eta finala irabazi ditu, eta ondorioz txartela lortu du Euskal Autonomia Erkidegoko talde onena izateko borrokarako.

Euskal Liga horretan 6 talde arituko dira nor baino nor, otsailetik aurrera. Horietako 2 onenek estatu mailako lehiaketan parte hartuko dute.

Beraz, Ointxek A-1 mailan plaza bat izatea lortu du, hau da, Espainiako lehiaketetarako plaza bat lortzeko aukera ematen duena. Unai Ibarra eta Fran Fernandez entrenatzaileekin jokalari hauek lortu dute garaipena:

  • Irati Uria Mendieta
  • Maddi Alarcia Iturri
  • Alazne Canales Losa
  • June Lizarralde Ruiz de Zarate
  • Izaro Artetxe Arregi
  • Izaro Elortondo Viñaras
  • Nerea Uribarren Machuca
  • Irati Oñederra Olivera

Aipatzekoa da Irati Fernandez eta Elene Mendietak ere taldearekin aritu direla, nahiz eta batez ere bigarren taldean jokatzen duten.

Gaurko finala “hasieran zaila izan da, zonakako defentsa jarri dutelako – azaldu digu Fran Fernandez entrenatzaileak – eta horrek zailtasunak eragin dizkigu, hainbat jaurtiketa huts egin ditugu”.

“Guk ere gure defentsa aldatu dugu, eta oso zail egin zaie baloia taldekideen artean baloia mugitzea. Gainera saskiratze errazak lortu ditugu, eta alde handia lortu dugu”.

Atzoko finalerdia “gaurko finalaren antzekoa izan zen: hasiera zaila izan zen, baina defentsan hobetu genuen, baloi jabetzak berreskuratu genituen”.

Horrela “nahiko errenta handia lortu genuen, eta 3. nahiz 4. zatiak lasaiagoak izan ziren, eta gaurko finalera indartsuago iritsi gara”.

Garaipen handi hau “eskaintzen diegu batez ere klubari (harrobia lantzeko esfortzu garrantzitsua egiten ari baita) eta neken gurasoei (oso zaila da aurkitzea guraso hauek baino guraso inplikatuagorik)”.

Izan ere, aita-amek “taldeari laguntza handia ematen diote, garaipen hau eurentzat da”. Gurasoek eta bestelako zaleek giro polita jarri dute Iturripen.

Garaipena lortu ondoren jokalariek pozarren ospatu dute balentria, entrenatzaileekin batera.

Zorionak talde! Zorionak Ointxe!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen