Ekintzek arratsaldean jarraitu dute Red Dragonsen topaketan

0
583

Red Dragons elkarteak  ‘Gurpilen gaineko bitxiak’ IV. kontzentrazio solidarioa ospatu du, kontzentzarioa egin du hiru urteren ondoren. Topaketa Arizmendiarrieta plazan (Laubide) hasi da goizeko 9:00etan izen-ematea irekitzearekin. Kontzentrazioan, elikagai ez-galkorrak bilduko dira Elikagaien Bankurako.

Aurten 100 ibilgailuk parte hartu dute  kontzentrazioan, guztiak 25 urte baino gehiagokoak. Ibilgailuak Arizmendiarrieta plazan izan dira eguerdiko 12:00ak arte, eta orduan hasi da ibilbidea. Oñatin pintxo bat jateko gelditu dira.

Eguerdiko 14:00etan Extremadurako Kultur Etxean bazkaltzeko bildu dira parte hartzaileak. Ondoren, Arizmendiarrieta plazan, istripuaren simulazioa egin dute DYAren laguntzarekin. Minutu bateko isilunea egin dute errepidean hildakoen alde, eta eskerrak eman dizkiete Arrasateko Udalari, babesleei eta boluntarioei.

Red Dragons elkarteak  ‘Gurpilen gaineko bitxiak’ IV. kontzentrazio solidarioa ospatu du, kontzentzarioa egin du hiru urteren ondoren. Topaketa Arizmendiarrieta plazan (Laubide) hasi da goizeko 9:00etan izen-ematea irekitzearekin. Kontzentrazioan, elikagai ez-galkorrak bilduko dira Elikagaien Bankurako.

Aurten 100 ibilgailuk parte hartu dute  kontzentrazioan, guztiak 25 urte baino gehiagokoak. Ibilgailuak Arizmendiarrieta plazan izan dira eguerdiko 12:00ak arte, eta orduan hasi da ibilbidea. Oñatin pintxo bat jateko gelditu dira.

Eguerdiko 14:00etan Extremadurako Kultur Etxean bazkaltzeko bildu dira parte hartzaileak. Ondoren, Arizmendiarrieta plazan, istripuaren simulazioa egin dute DYAren laguntzarekin. Ondoren, minutu bateko isilunea egin dute errepidean hildakoen alde, eta eskerrak eman dizkiete Arrasateko Udalari, babesleei eta boluntarioei.

Aurreko edizioetan bezala, sariak banatu dituzte kontzentrazioan parte hartu duten ibilgailuen artean. Ibilgailu zaharrenaren eta bisitariek gehien baloratzen dutenaren saria 1956ko Mercedes Benz batentzako izan da. Urrutitik etorri den ibilgailuaren saria Irundik etorri den Mini Morris batentzat izan da. Jabeek urdaiazpiko bat jaso dute sari gisa. Naiara Canterok, kontzentrazioaren kartelaren sortzaileak, lore sorta bat jaso du. Bukatzeko, opariak zozketatu dituzte parte-hartzaileen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen