Ekintzaileentzat 6 tailer antolatu ditu Mankomunitateak martxorako

0
193

Arrasaten edota Debagoienean ekimen ekonomiko bat abiatu nahi duten pertsonei zuzenduta daude. Aurrez aurreko doako tailerrak izango dira. ‘Ekin Debagoienean 2023’ baitakoak dira, honatx tailerrak:

‘Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak’:
Martxoaren 6an, astelehena, 9:30etik 13:30era. Ideiaren azterketa, bideragarritasun plana, era juridikoak, alokairu kontratua, laguntzak,…

‘Negozio txikiak abian jartzea’:
Martxoaren 10ean, ostirala, 9:30etik 13:30era. Abian jartzeko izapideak (Gizarte Segurantza, Ogasuna, Udala, Eusko Jaurlaritza,…). Ziurtagiri digitalak.

‘Langile autonomoen erregimena’:
Martxoaren 13an, astelehena, 9:30etik 13:30era. Altak, kotizazioa, erregularizazioa, hobariak, prestazioak,…

‘Negozio txikien oinarrizko kudeaketa I’:
Martxoaren 17an, ostirala, goizeko 9:30etik 13:30era. Prezioak eta kosteak kalkulatzea. Gutxieneko fakturazioa. Kontrol ekonomikorako oinarrizko tresnak.

‘Negozio txikien oinarrizko kudeaketa II’:
Martxoaren 20an, astelehena, goizeko 9:30etik 13:30era. Oinarrizko kontzeptu ekonomiko-finantzarioak. Finantzaketa. Erabilera arrunteko dokumentuak.

‘Negozio txikien fiskalitatea’:
Martxoaren 24an eta 27an, ostirala eta astelehena, hurrenez hurren. Zergabidea. TicketBAI. PFEZ. BEZa.

Doako tailerrak izango dira, baina izen-ematea beharrezkoa da. Plaza kopuruak mugatuak dira. Tailerrak egiteko, aurrez gutxieneko pertsona kopuru batek eman behar du izena.

Izen-ematea hemen

Informazio gehiago 943 79 30 90 telefono zenbakian edo rgarcia@debagoiena.eus helbide elektronikoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen