Ekinek antolatutako jabetza eskoletako Yin Tao eta sorospen ikastaroetan plaza libreak geratzen dira

0
1239

Ekin emakume taldeak antolatutako jabetza eskoletako Yin Tao eta sorospen ikastaroetan plaza libreak geratzen dira

“Lehen sorospenak” ikastaroa Ekin Emakumeaken egoitzan eta Aretxabaletako institutoan emango da, urriaren 19 eta 26ean, eta azaroaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 20 eurotakoa izango da, 15 eurotakoa bazkideentzat. Laura Perez Aristi eta Iratxe Hernandez Alkizuk gidatutako ikastaroan «PAS protokoloa eta segurtasuna, BBB/RCP oinarrizkoa, DEA/DESA erabilera, arnasbideen buxadura eta Hemlich maniobra, odoljarioak eta zaurien lehen arreta eta oinarrizko botikina eta erabilera» izango dira jorratuko diren gaiak.

Kontxi Gamendiak zuzenduko du “Yin Tao” ikastaroa. «Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu. Estresa eraldatuz barne bakea lantzeko tailerra. Oreka fisikoa, emozionala eta espirituala garatzeko». Ikastaro hau Etxaluzen emango da, urriaren 29, azaroaren 26 eta abenduaren 17an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bakideek 57euro ordaindu beharko dituzte, 60 gainerako interesatuek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen