Elkarte arrasatearrak adierazi du biak ala biak “hainbeste mimo eta gogoz prestatu ditugula”. Ildo honetan, ostiral honetako ekitaldi bikoitza Kulturateko areto nagusian hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Ekin Emakumeak.
Aurrera jarraitzen du Ekin Emakumeen 30. urteurreneko egitarauak, eta datorren ostirala ere data berezia izango da.
Izan ere, hiru hamarkadak jasotzen dituen dokumentala aurkeztuko dute jendaurrean, eta ondoren erakusketa inauguratuko dute.
Ekitaldi bikoitza ostiral honetan izango da, urriak 10, eta dokumentalaren proiekzioarekin hasiko da arratsaldeko 18:00etan, Kulturateko areto nagusian.
Ondoren, kultura-etxeko klaustroetan 30. urteurreneko erakusketa inauguratuko dute, eta elkarteak honakoa adierazi du:
“Zuekin partekatzeko irrikitan gaude!

Hurbildu eta gozatu”.





