Ekin Emakumeen 30 urteko ibilbidea biltzen duen erakusketa ikusgai dago

0
2884

Gaur inauguratu dute Ekin Emakumeak Elkartearen 30. urteurreneko erakusketa Kulturateko klaustroan. 250 arkazkiz osatuta dago eta sei hizkuntzatan bisitatu ahalko da azaroaren 7a bitartean.

Hilaren 25an ospatuko den Ekin Emakumeak Elkartearen 30. urteurreneko jai handirako bi aste falta dira. Testuinguru horretan, hiru hamarkada hauetako ibilbidea jasotzen duen dokumentalaren proiekzioa, eta osteko erakusketaren inaugurazioa izan dira Kulturaten.

40 minutu inguruko iraupeneko dokumentalean, Ekin Emakumeen historiaren parte izan diren zuzendari, eragile eta erabiltzaileen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan da. Dokumentalaren ostean, erakusketa inauguratu dute, lau zatiz osatutakoa: memoria historikoa, Aniztasunean euskaraz bizi, Emakumeak euskaraz saretzen eta elkarlanak.

250 argazkik osatzen dute erakusketa eta informazioa euskaraz idatzita badago ere, arabieraz, urduz, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz ere bisitatu ahalko da QR kode bati esker. Azaroaren 7a bitartean egongo da zabalik bisitatu gura duen ororentzat, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen