Ekin Emakumeak taldeak antolatutako puntu eta kakorratz ikastaroan bi leku libre geratu dira

0
2538

Ekin Emakumeak elkarteak antolatzen duen puntu eta kakorratz ikastaroan toki pare bat libratu dira hurrengo hiruhilekorako eta bertan parte hartu nahi luketenek izena eman dezakete Ekinen Pablo Uranga 4 beheko egoitzan, 943798370 edo 651707936 telefono zenbakietan edo emakumeak@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoan. Prezioa 90 eurotakoa da, 81ekoa Ekineko bazkideentzat.

Arantzazu Gonzalez Elorza dinamizatzailearen eskutik, parte hartzaileek puntua eta gantxiloa egiten ikasiko dute. Zerotik hasita edo norberaren mailara egokituta, proiektu desberdinak egingo dituzte; puntu mota ezberdinak, kolore nahasketak, patroiak irakurtzen ikasi…

Denera, hiruhilekoan 9 saio izango dira, apirilaren 15etik ekainaren 17ra, asteazkenetan, arratsaldeko 18:00tan hasita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen