Ekin Emakumeak elkarteak ikasturte honetarako eskaintza aurkeztu du

0
302

Joskintza, TAO eta Kosmetika Naturala ikastaroak antolatu ditu. Oraindik plaza libreak geratzen dira ikastaroetan.

Testua: Ekin Emakumeak.

Oporretatik bueltan gara jada, ikasturte berriari ekiteko indar berrituta eta prest!

Betiko lez, jabetza ikastaro eta tailerrekin hasiko dugu ikasturte berria. Joskintza, TAO eta kosmetika naturala tailerrak prest ditugu.

JOSKINTZA (Dunixe Royo):

–          Ostegunetan, 16:30-18:30. La Merced ikastetxean. ( 2 plaza libre oraindik )

–          Ostegunetan, 18:30-20:30. La Merced ikastetxean. ( 4 plaza libre oraindik )

TAO (Kontxi Garmendia):

–          Hileko lehen ostegunetan; urriak 7, azaroak 4 eta abenduak 2, 18:00-20:00. La Merced ikastetxean. ( 15 plaza libre )

KOSMETIKA NATURALA (Ekoudalatx):

–          Urriak 6, 13, 20 eta 27, astelehenak, 17:00-19:00. La Merced ikastetxean. ( 15 plaza libre )

Hartu zeuretzako tartea eta gozatu gauza berriak frogatuz. Lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea izango duzu eta, esperientziak partekatzeko, konfiantzazko leku goxo eta atsegin bat ere aurkituko duzu.

Zure zain gaituzu! Animatu!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen