Ekin Emakumeak elkarteak 30 urte bete ditu; feminismoa, euskara eta aniztasuna erdigunean jartzen. 25. urteurrena pandemiaren erruz ezin izan zutenez ospatu, ilusio handiz prestatu dute hogeita hamargarrena. “Ekin-ek 30 urte betetzen ditu, eta merezi duen ospakizuna eta aitortza egin nahi diogu elkarteari. Ospakizun honekin gure helburua gure elkarteak ikusgarritasuna lortzea eta, gure ekintzak, helburuak, lan ildoa herrira zabaltzea” azpimarratu du Oihane Pildain Etxanizek.
Aurten, urteurrena dela eta, elkarteak hainbat aldaketa egin ditu, nabarmenena lelo aldaketa: ’30 urte, berrekin, ekin, elkarrekin’. “Urteurreneko leloak errenferentzia egiten dio Ekinen oinarriei eta hauek dira loturak: 30 urte memoria historikoarekin, berrekin feminismoarekin, ekin euskara eta elkarrekin aniztasuna”.
Memoria historikoari dagokionez, urteurrenean zehar landu nahi duten gai garrantzitsuenetako bat da. Elkartearen ibilbidean zehar aritu diren pertsona garrantzitsuei informazioa eskatzen eta elkarrizketak egiten. Ondoren, informazio guzti horrekin urrian erakusketa egitea dute helburu. “Bereziki memoria historikoak izango du garrantzia. Honekin batera, deialdia zabaldu nahi dugu, edozein pertsonak elkaretaren inguruan informaziorik edo argazki historikorik badu gurekin harremanetan jartzea eskertuko genuke” azaldu du Ainara Alkorta Abaurreak
Memoria historikoaz gain, egitarauak kultur ekitaldiak, mahai-inguruak, tailer parte-hartzaileak eta hitzaldiak biltzen ditu. “Feminismoari, aniztasunari eta euskarari lotuta hainbat ekintza antolatu ditugu. Ekintza horiek hemendik urrirarte izango dira, asteartero 18:00-18:30 inguru. Bertan, solasaldiak, mahi inguruak, erakusketa eta hainbat gauza interesgarri” azaldu du Laura Bueno Rodriguezek.
Egitaraua:
- Urtarrilak 21: Euskara: Harrera Hizkuntza? Kafe-Tertulia. 18:30ean Kulturaten
- Otsailak 18: Euskal Herriko Harrera Sareak Mahai!-Ingurua. 18:30ean Kulturaten
- Martxoak 18: “Auzokoak” Dokumental Emanaldia. 18:00etan Kulturaten
- Apirilak 8: Gazteentzako Literatur Solasaldia. 18:30ean Kulturaten
- Maiatzak 20: Antzerkia. 18:30Ean (Tokia Zehazteke)
- Sanjuanetan Zehar: Ekintza Berezia
- Irailak 20: Mural Margoketa. Egun Osoan Zehar
- Urriak 1: Memoria Historikoa Kolektiboan Eraikiz Mahai-Ingurua Eta Erakusketaren Irekiera
- Urriak 7: Feminismoak Gaur Egun. 18:30ean Kulturaten
- Urriak 14: Auzoko Elkarrizketak. 18:30ean Kulturaten
- Urriak 25: Jai Handia

Datorren asteartean, urtarrilak 21, izango da lehen ekintza. Euskara harrera hizkuntza den edo ez, saio ireki bat izango da. bertan, zaintza zerbitzua ere izango dugu, umearekin etor daiteke txatxilipurdiren zainzta zerbitzuarekin. Pertsona guztiak etortzera gonbidatzen ditugu. Laura Bueno Rodriguez
Ekin Emakumeak elkarteak komunitate osoa gonbidatzen du ospakizun honekin bat egitera, bere misioak inoiz baino gehiago indarrean jarraitzen duela azpimarratuz. “Ekin Emakumeak elkarte garrantzitsu bat da herrian, bada unea ezagutzera emateko egiten dugun lana eta herritarrak etortzera gonbidatzen ditugu”





