Ekin Elkarteak kukumarruak sortzeko tailer kolektiboa antolatu du 

0
1704

Ekin Elkarteak kukumarruak sortzeko tailer kolektiboa egingo du urriaren 22an, herritarren sormena eta elkarlana sustatzeko. Ekimenaren barruan, etxean erabiltzen ez diren izara, gortina edo mahai-zapi zuriak biltzeko deialdia egin dute, material horiek berrerabiltzeko.

Oihalak urriaren 20an entregatu ahal izango dira Ekin Elkartearen bulegoan, Pablo Uranga kaleko 4. zenbakian, beheko solairuan. Ordutegia 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da.

Bildutako materialarekin, tailerra urriaren 22an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, elkartearen egoitzan. Bertaratzen direnek beren kukumarru pertsonalizatua sortzeko aukera izango dute, sormena eta materialak berrerabiltzea uztartuz.

Jarduera 15 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, doakoa izango da, eta aurrez izena eman beharko da, antolakuntzak zabaldutako kartelean agertzen den QR kodearen bidez.

Ekin Elkarteak herritarrak parte hartzera eta etxean dituzten oihal zuriak berrerabiltzera animatu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen