Ekimena antolatu dute gaur Eroskin lan-pentsio duinak aldarrikatzeko

0
644

Urtarrilak 30eko greba baino lehen informazio banaketa antolatu dute Burguer King-eko obren aurrean eta Eroski barruan

Urtarrilaren 30erako prestatu duten grebaren aurretik, hainbat herritarrek ekimena egin dute gaur goizean Arruena parkean. Bertan bi pankarta zabaldu dituzte eta Eroski supermerkatuko erosleen artean informazioa eta panfletoak banatu dituzte. Larunbat goiza euren erosketak egiteko aprobetxatzen ari ziren herritar askoren jakin-mina piztu du protestak. Protestan parte hartu dutenek supermerkatua eta parkinga zeharkatu dute, eta ekimena istilurik gabe garatu da.

Ostean, kotxeak bete eta Elorregiko biribilgunera joan dira eskualdeko deialdiarekin bat egitera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen