Aste honetatik maiatza bitartean luzatuko den ekimen berria abiarazi du Leintz Eskola Kirolak, eskolak kirolak bizi duen egoera honetan. “12 IKASTETXE-12 TONTOR” izeneko ekimena da eta helburua mendian natur inguruneetaz gozatzeaz gain, neska-mutil eta gurasoen artean bizi ohitura osasuntsuak sustatzea da: “Asteburuei begira proposatzen dugun ekimena da eta bertan parte hartuz gero, mendizaletasunarekin erlazioa izango duten sari edo opariak eskuratzeko aukera izango duzu!“
informazio guztia, ekimen honi sortu duten atal berrian duzue.