Azken egunetan obrak ikusgai dira plantaren aurrealdetik, hau da, Arrasate-Aretxabaleta errepidearen aldetik. Lanak iazko abuztuan jada martxan zeuden, eta plantaren atzealdetik, bidegorriaren aldetik, ikus zitezkeen.
Ekidek iaz erosi egin zuen Fagor Electrodomesticos ohiaren San Andresko planta. Orduan ere iragarri zuen proiektu honetan 15 milioi inbertitzekoa zela eta 80 lanpostu berri sortuko zituela.
Planta hau berrabiatzeko, Ekidek hainbat aldaketa egin behar ditu, ofizialki ‘AE 39 Fagor San Andres’ zeritzon esparruan.
Ildo honetan, Udal-gobernuak iazko maiatzean onartu egin zuen behin betiko Ekidek sustatutako Urbanizatzeko Jarduketa-programa 1 jarduketa integratua.
Programa honen helburuetako bat da “Ekide SLren beharrei eta berak beste enpresa batzuekin dituen akordioen beharrei erantzutea, Ekimen Berrirekin partzelaren erosketa hitzartu ostean”.
Iazko abuztuan obrak hasita zeuden, eta plantaren atzeko aldetik, hau da, bidegorriaren aldetik, ikus zitezkeen.
Duela egun gutxi obrak ere ikusgai daude plantaren aurrealdetik, hau da, Arrasate-Aretxabaleta errepidearen aldetik.
Erlazionatutako albistea:
Espaloiak berrituko ditu ‘Fagor San Andres’ aurre eta atzean Ekide iristeak
2022ko abuztuaren 19an argitaratutako albistea