EKIDEk IRIS ziurtagiria lortu du, trenbide sektorean duen presentzia indartuz

0
248

EKIDEk IRIS ziurtagiria (International Railway Industry Standards) lortu du, trenbide sektorean kalitatearen kudeaketa egokia ziurtatzen duena, AENORek emana.

IRIS ziurtagiria lortzeak hainbat helburu estrategikori erantzuten die, eta ziurtagiriari esker EKIDE GROUPek trenbide sektoreko eskari gero eta handiagoari erantzun ahal izango dio. Berme hori edukitzeak, UNIFEk (trenbide hornidurako enpresen Europako elkartea) babesten duena eta bezero askok baloratzen dutena, merkatuan dugun lehiakortasuna hobetzen du.

Lorpen horrekin batera, EKIDEk etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoari eusten dio, produktuek eta zerbitzuek trenbide sektoreko kalitate, fidagarritasun eta segurtasun estandar zorrotzenak betetzen dituztela berretsiz.

IRIS ziurtagiriak zabaldu egiten du kalitatea kudeatzeko sistemei buruzko ISO 9001 araua, EKIDEk lehendik zeukana, trenbide sektoreari aplika dakizkiokeen betekizun bereziak jasoz. Gainera,
arreta berezia jartzen du proiektuen kudeaketan, zaharkitzearen kudeaketan, RAM (Reliability Availability Maintenance and Safety) eta LCC (Life Cycle Cost) estrategietan, hornidura-katean edo prozesu berezien baliozkotzean, besteak beste.

Araua modu eraginkorrean ezartzeak enpresaren lehiakortasuna hobetzea ekarriko du, eta horrek onura ekarriko die interes-talde guztiei, hala nola bezeroei, hornitzaileei eta langileei beraiei, ingurunean aberastasuna sortuz.

Trenbide sektorean garrantzi handiko ziurtagiria da, eta nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan soilik zortzi enpresak dutela ziurtagiri hori.

Ekide Group osatzen dugun talde osoaren lanari esker lortu ahal izan da mugarri garrantzitsu hau.

Ondorengo bideoan ikus daitezke Ekide Group-ek garatzen dituen proiektu desberdinak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen