Ehunka umek hiru magoen agurra eta goxokiak jasotzeko helburuarekin hurbildu dira errepideko bazterretara
Gabonak umeen ilusioa nagusi den egunez kargatuta daude. Gaur, urtarrilaren bostean ohitura den bezala, ekialdeko magoak Arrasateko kaleetan agertu dira berriro ere, euren pasabidearen zain zeuden haurren artean gozokiak banatzeko. Arratsaldean hasi da segizioa Iturribide egoitzan, eta bertan agurtu eta opariak banatu dizkiete bertakoei. Ondoren, Zerkaosteta kaletik hasi dute erronda herrian zehar, Garibai, Otalora, San Frantzisko kalea, Sebero Altube, Portaloia, Erdiko kale eta Herriko Plazatik igaroz.
Olentzero ez daukagu ba? Zertarako behar ditugu errege horiek Arrasaten?
Nirekin jai. Nahikoa konkistatuta gaude.