Bigarren argazkia: Arrasate Eskubaloi.
Lehen zatian egindako lan ona eta Eki Letonak sartutako 13 golak ez dira nahikoa izan Hondarribia-Bidasoaren aurka punturen bat urratzeko eta azkenerako 30-37 galdu dute Iturripen jokatutako partidan. Bidasotarrak hirugarren dira sailkapenean eta gaur Arrasaten talde oso indartsua direla berretsi dute talde itxura ederra utziz. Gaurko emaitzarekin, etxekoak zortzigarren postuan geratu dira, sailkapeneko zuloa betiko ahaztu ezinda, azken bi partidak errenkadan galduta.

Gaurkoa lehen erdia, dena dela, itxaropena izateko modukoa izan daiteke, gertu izan baitituzte Hondarribikoak, atsedenaldira bi goleko desabantailarekin heldu baitira (17-19). Bigarren partean, ordea, gehixeago kostatu zaie golak egitea, Unai Rodriguezek (5 gol) bakarrik lagundu du Letona aurkariaren atea zulatzerako orduan eta ezin izan dute punturik urratu.

Hurrengo astean Lezon jokatu beharko du Arrasatek, Lezon, bosgarren postuan den Munttarperen aurka, beste partida zail batean.





