Ekaitzak putzu handiak eragin ditu han-hemenka

0
2882

Arratsaldeko 18:00etan hasi den ekaitzak ur-putzu handi bat eragin du San Isidro elizaren ondoan dagoen zebrabidean, Musakola auzoan. Denbora gutxian erori den ur kantitate handia estoldek ur guztia biltzea zailtzen ari da. Gomendigarria da leku horretatik igaro behar duten pertsonek eta ibilgailuek kontu handiz ibiltzea.

Beste hiribide batean, San Andresko Alfonso VIII hiribidean ere putzu handi bat sortu da errepidean, azpiko argazkiak erakusten duen bezala:

Biak ala biak ere Nafarroa hiribidera bertaratu behar izan dira, estetika zentro batean urarekin arazoak izan dituztela abisatu baitiete.

Urak ere eragozpenak eragin ditu zenbait lantokitan, tartean San Andresko Fagor Arrasateko tailerrean. Suhiltzaileek bertatik ura ateratzen jardun dute, Udaltzaingoak lagunduta.

Erdialdera itzulita, Jose Maria Arizmendiarrieta plaza azpiko parkingean ere ekaitzak putzu handiak eragin ditu. Eguraldi makurrak eragozpenak sortu ditu han-hemenka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen