Atzoko eguneko sargoriaren ostean, iriztu edo tximist ugarik gaua argitu dute bart, adibidez Udalatx eta Arrasateko erdialdea argituz, arrasatear honek partekatutako bideoak erakusten duen bezala, eskerrik asko Nestor! Ekaitz giroak ordu batzuk geroago jarraitu du, goizaldeko 03:10 aldera, eta 3’6 litro metro koadroko pilatu dira, Euskalmetek adierazi duenez. Iragarri duenez “gaur ekaitz-giroa nagusi”, izan ere, “arratsaldean bero-hodeiak mardulagoak izango dira eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu”.




