Biteri plazatik danborrada atera eta berehala, ekaitz gogorra hasi da Arrasaten. Hala ere, danborradan parte hartzen duten konpainietako kideek danborrak jotzen jarraitu dute, ekaitzari aurre eginez. Jokin Zaitegi plazan, adibidez, plazaren inguruan jarri dira jotzeko. Azkenean, danborrek ekaitzak baino indar gehiago izan dute eta Herriko plazan inoiz baino ozenago entzun dira.