Ekainaren 22an ospatuko da Dragoi jana, eta tiketak jada erosgai dira

0
1796

Argazkia: MB artxiboa / Kartela eta beheko testua: AED eta AEK.

Ekainaren 22an, igandearekin, egingo dugu aurtengo Dragoi Jana, AEDk eta Debagoieneko AEK-k antolatzen dugun afari herrikoi eta euskaltzalea. Herriko plazan izango da, 21:00etan hasita. Euria egingo balu, Uarkape frontoian.

Menua ohikoa izango da: bertan erretako txuleta edo burger begetala, postrea eta kafea. Eta, ondoren, zelan ez, Dragoi tribiala! Hasi, bada, urteko efemerideak eta euskarari lotutako kontuak errepasatzen, eta ea zeinek eramaten duen aurtengo otarra!  

Txartelak salgai daude honezkero Monte eta Irati tabernetan, AEK euskaltegian eta AED elkartean, 12 eurotan (10 € AEK-ko ikasleek eta AEDren bazkideek).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen