EITBren egoitza eta Itsasmuseuma bisitatu ditu Goienagusik

0
1088

Collagea: Goienagusi elkartea.

Goienagusiko 44 bazkidek EITB eta ITSASMUSEUM bisitatzeko aukera izan zuten atzo, otsailaren 13an.

Bilboko EITBko egoitzan egon ziren eta bertan, 45 minutuko bisitan, EITBko historiaren inguruko azalpenak jaso zituzten, irratia, kontrol zentrala, zerbitzariak, erredakzioa eta platoa ikusteko aukera izanik.

Ondoren ITSASMUSEUMera joan ziren eta bertan Bilboko itsas-kulturaren kontakizuna jaso zuten, eta eginiko bisitaldian, beste hainbat proposamenen artean, aldi baterako Selma Huxley-ren erakusketa ikusi zuten.

Hurrengo bisita, FAGOR ARRASATE enpresara izango da, martxoaren 12an.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen