Eider Zumaldek irabazi du nazio mailako Egunean Behin txapelketa

0
1675

43 urteko arrasatearrak irabazi du milaka parte-hartzaile izan dituen lehiaketa. Egunean Behin lehiaketan mugikor bidez jokatzen da, eta tribial estilokoa da.

Irudia: Egunean Behin.

Eider Zumalde Pagoagak nazio mailako txapelketa honen 4. edizioan parte hartu du, ‘Nineu’ goitizenarekin.

Egunean Behin txapelketa mugikorreko euskarazko joko bat da, CodeSyntax enpresak sortua, eta “tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da”.

Arrasatearrak 2.927’68ko puntu lortu ditu guztira, eta hilabete honetan jokaturiko finala irabazi zuen. Zorionak Eider!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen