Eider Otxoa: “Galera garai bat, itxaropenaren garai bat da.”

0
816

Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteak antolatuta,  Eider Otxoa doluan adituak ‘Covid  garaia, galera garaia’ hitzaldia eskaini du Kulturateko areto nagusian. Eider Otxoa hizlaria Debagoiena Dolulaguna zerbitzuko kidea da.

Hitzaldian Otxoak hitz egin du azken urtean bizi garen galera garaiari buruz. Lehenik eta behin hizlariak azaldu du zer den galera. “Gure bizitzan egin ezin ditugun gauzak dira, eta egoera horietara moldatu egin behar gara. Beraz, lan emozionala, psikikoa eta fisikoa egin behar dugu. Dolua deitzen den prozesua da.” Hitzaldiaren helburua izan da, urte honetan bizi izan diren galera guzti horietaz kontzientzia hartzea. “Baita ere nola bizi hemendik aurrera ere.”

Otxoak azaldu duenez aurten aurkitu dugun galera handiena heriotza izan da. “Heriotzak oso traumatikoak izan dira. Ezin izan dugu lagundu, ezin izan ditugu bukaerako erritualak egin, hori izan da traumatikoena. Bestalde, beste galera ugari sufritu ditugu: etxetik ezin irten, askatasun falta, gure bizitzaren aldaketa,…”

Galera berri hauei aurre egiteko, Otxoak azpimarratu duenez, “pertsona berak baliabiderik ez duenean, bide onena laguntza eskatzea da. Askotan ez da erraza laguntza hori eskatzea. Egoerak beste modu batean bizitzeko aukera ematen digu laguntza horrek. Zenbat eta gehiago ezagutu geure burua, orduan eta hobeto aurre egin diezaiekegu galerei.”

Amaitzeko, Eider Otxoak mezu positiboa bidali nahi izan du, “galera garai bat, itxaropenaren garai bat da.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen