Eider Mendoza eta Maite Peñak Musakolako eguneko zentroa bisitatu dute

0
1173

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aita Mennik 90 plaza berri ireki dituzte Arrasaten; adikoentzat eta adimen urria duten pertsonentzat. Musakola eguneko zentroak hilabete batzuk daramatza martxan, eta Gipuzkoako eguneko 64 zentroen sarearekin bat egiten du, 1.872 plaza eskaintzen dituztenak lurraldeko 45 udalerritan. Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Polikitetako diputatua Musakolako eguneko zentro berrian izan dira gaur goizean.

Musakola balio anitzeko zentroak, 60 plaza ditu adinekoentzat eta 30 gehiago garun-kaltea dutenentzat. Eider Mendozak adierazi duenez, “Funtsezkoak dira adinekoek etxean bertan artatzeko estrategiaren baitan. Adineko 10 pertsonatik zortzik etxean bizitzen jarraitu nahi dute, eta nahi horri erantzuteko, eguneko zentroak, mendekotasunerako prestazioekin, etxezetxeko laguntza zerbitzuarekin eta laguntza teknikoarekin batera giltzarri dira”. Musakola eguneko zentroa, beharrentzat egokituta dago, eta teknologia berriko tresneskin adinekoen onerako.

Bisitan, diputatuekin batera, Aita Menniko zuzendaria, Mikel Tellaeche eta bertako langileak egon dira. Bertan, instalazio berriak bisitatu dituzte. Gune ezberdinak ikusi ahal izan dituzte, eguneko zentroa, gimnasioa, Etxetek etxerako laguntza teknikoen erakusketa-gune bat, eremu komunak eta bilera gelak. Gainera, bisitan zehar bertan zeuden adinekoekin hizketan egon ahal izan dira, beraien bizipenak kontatuz.

“Adinekoen pertsonak zaintzea da gizarte gisa dugun zeregin eta betebehar garrantzitsuenetako bat. Horretarako, Gipuzkoak, zainketa-eredu berri pertsonalizatu eta berritzaileago baten aldeko apustua egiten ari gara; non etxeko arreta eta komunitatearekiko lotura funtsezko faktore bihurtzen diren. Eguneko zentroaek kalitatezko zerbitzua eskaintzen dute, oso garrantzitsua adinekoek eta mendekoek etxean bizitzen jarrai dezaten. Aldi berean, beste pertsona batzuekiko eta komunitatearekiko harremana indartu dezaten, haien bizi-kalitatea eta zaintzaileena hobetuz”, azaldu du Mendozak.

Azkenik, Aita Menniko zuzendariak eskerrak eman dizkio Eider Mendoza eta Maite Peñari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. “Eskerrak eman nahi dizkiogu, diputatu nagusiari eta Gizarte Politiketako diputatuari bisitagatik, eta komunitatearen zerbitzura dagoen proiektu hau errealitate bihurtzeko konfiantza izateagatik”, azpimarratu du Tellaecheck.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen