Eider Etxebarriak (Bizipoz) Emakume Gazte Ekintzaile Saria jaso du

0
2470

Arrasateko kooperatibako sortzaileetarikoa dugu Eider, eta Aspegi-ren Gipuzkoa Ekintzailea Sarietan jaso du aitortza. Zorionak Eider!

Argazkia eta beheko testua: Bizipoz.

Bizipoz kooperatibak harrotasunez ospatzen du Eider Etxebarria Bergaretxe arrasatearrari, entitateko kofundatzaileari, emandako aitorpena, zeinak Premio Gipuzkoa Ekintzailea – Gipuzkoa Emprendedora saria jaso baitu Gazte Ekintzailearen kategorian. Ekitaldia maiatzaren 8an izan zen, Donostiako Aquariumean, Aspegik, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Ekintzaile eta Zuzendarien Elkarteak, antolatutako Sarien I. edizioaren esparruan.

Aitorpen horrek balioa ematen dio Gipuzkoako lurraldean emakume ekintzaile, enpresaburu eta zuzendarien bultzada eraldatzaileari. Eider Etxebarriarekin batera, Iliane Rafaniello Alonsok ere saria jaso zuen Berrikuntza Teknologiko eta Digitalaren kategorian, eta Inés Larrea Villanuevak Ekintzailetza Sozial eta Jasangarriaren kategorian. Hiru ibilbide desberdin, baina ikuspegi berarekin lotuta: ekintzaile izatea eta eragin positiboa sortzea.

Eider Etxebarria, Mondragon Unibertsitateko LEINNen graduatua, Bizipoz kooperatibaren sortzaileetako bat da. Gizarteak pertsona nagusiei buruz zuen ikuspegia aldatzeko misioarekin sortu zen Bizipoz, eta jubilatu ondoren bizitzak aurrera jarraitzen duela eta oraindik gizarteari ekarpen handia egiteko dutela erakutsiz. Harrezkero, kooperatibak instituzio, erakunde eta enpresekin batera lan egiten du, zahartze aktibo, osasungarri eta parte-hartzailea sustatzeko estrategia berritzaileak diseinatzen eta garatzen.

Ospakizunean, Eiderrek esker ona adierazi zuen, eta nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela pertsona nagusiak erdigunean jartzen dituzten Bizipoz bezalako proiektuak ikusaraztea. Adierazi zuenez, luzaroan, horrelako ekimenak ez dira ez erakargarritzat ez aintzat hartu, gizartean eragina izan arren.

Horregatik, sari hau urrats garrantzitsua da begirada hori iraultzeko eta ikusgaitasuna emateko. Gainera, Eiderrek saria partekatu nahi izan zuen Bizipoz-eko talde osoarekin, bezeroekin, kolaboratzaileekin, mentoreekin, eta, bereziki, eguneroko lanari zentzua ematen dioten pertsona nagusiekin.

Aitorpen horrek, Eiderren ibilbidea aitortzeaz gain, Bizipoz-ek bere zeregin sozialarekin eta pertsona nagusien zaintzaren eta ongizatearen arloko berrikuntzarekin duen konpromezua indartzen du. Pertsona guztiak duintasunez, ongizatez eta protagonismoz biziko diren etorkizunaren aldeko apustu irmoa da, adina edozein dela ere.

Bizipoz-ek ahaleginak batzen jarraitzeko deia egiten du, eremu guztietatik (erakundeak, herritarrak, elkarteak eta enpresak), benetan inklusiboa den eta adinkeriarik ez duen gizarte baterantz aurrera egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen