Eibar eta Osasunak husna berdindu dute Atxabalpeko lagunartekoan

0
491

Lehen mailako bi euskal taldeek partidua jokatu dute lehiaketaren erritmoari eusteko. Eibar nagusi izan da zelaian baina ezin izan du golik sartu.

Argazkia: Sociedad Deportiva Eibar

Jose Angel Mendilibarrek ondorengo hamaikakoa zelairatu du: Yoel, E. Burgos, Sergio A., Quique, Sergi Enrich, Rafa Soares, Inui, Alex Garcia, P. Leon, Arbilla eta Dufur.

Jagoba Arrasatek ondoko hamaikakoa zelairatu du: Juan Perez, Unai Garcia, Oier, Chimy Avila, Roberto Torres, Ramalho, Enric Gallego, Adrian, Javi Martinez, Herrando, Manu Sanchez.

Lehen minutuetan etxeko taldea nagusitu da, batez ere eskumako hegaletik egindako jokaldien ondorioz. Osasunak kontraerasoan bi gol aukera izan ditu.

Atsedenean husnako berdinketa. Bigarren zatian Eibarrek izan du baloiaren jabetza gehienetan, eta Mendilibarrek aldaketak egin ditu: Unai Arieta, Atienza, Kevin Rodrigues eta Paulo Oliveira zelairatu ditu. Partidua husna bukatu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen