Ehunka umek jokatu dute Txelis Memoriala, Bergarak irabazitakoa

Jose Luis Ibarguen 'Txelis' Mondrako jokari, laguntzaile, zuzendaritzako kide eta harrobiko entrenatzaile izan zen.

0
102
mutikoak

Bera gogoratuz, klubak aurten ere memoriala antolatu dute, hamairugarrena hain zuzen, eta gaur goizean jokatu da, hotza gaindituz.

Aloña Mendi, Real Sociedad, Bergara, Urki, Urola, UDA, Amaika Bat, Lagun Onak, Tolosa, Zumaiako eta Mondrak hartu dute parte Mojategiko txapelketan.

Klub zuri-moretik 3 taldek jokatu dute, eta guztira 180 neska-mutiko inguruk egiten dute kirola bertan. Talde onenak ondorengoak izan dira:

  • Txapelduna: Bergara
  • Txapeldunordea: Zumaiako
  • 3. postua: UDA
  • 4. postua: Urki

Finalean bergararrek zumaiarrei ozta-ozta irabazi diete final lehiatu batean. Jokalari onenaren saria Gorka Alberdi bergararrak lortu du. Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen